Aurkitu artisau produktu onenak!
Muñagorri txistorra gure produktu erregea da. Egunero gure lantegian egiten dugun produktu bat da, modu artisau batean, eta horretarako lehengairik hoberenak erabiltzen ditugu. Jatorria: Lehengaiak Azpeitikoak, Norde baserrikoak.
Txorizo egosia txerri-giharrekin eta hirugiarrarekin egiten den produktu bat da, piperrautsarekin marinatzen da eta horrela kontsumitzeko perfektua bilakatzen da, bai frijituta, erreta, txigarretn erreta eta baita egosita ere.
Modu artisau batean egiten den produktua da, beharrezko osagaiak hauek dira: tipula, porrua, txerri gantza, txerriaren odola eta gure lantegiko espezieak. Kontsumitzeko, 20 minutuz su baxuan eta taparik gabe egosi egin behar da.
Arroz odolkia, arrozarekin, txerri gantzarekin, tipularekin, txerri odolarekin eta espeziekin egiten da gure lantegian, modu artisau batean arduraz aukeraturiko lehengaiekin, hori dela eta kalitate aparteko produktua da. Perfektua da firjiturik jateko.
Gure urdaiazpiko egosia produktu artisau eta naturala da, baserriko txerri urdaiazpikoarekin egina. Horrela, naturaltasun eta kalitate gehiago eskaintzen da.
Txerri saltxitxak produktu oso artisaua da, kalitate handiko txerri-giharraren bitartez egiten da, hori dela eta zapore handiko haragi oso samurra da.